Linas Korta bideo-kazetaria, zinemagilea, ikertzailea eta bideo-editorea da, animalietan eta haien ustiapenean espezializatua.

Bere lana animaliak nola erabiltzen eta esplotatzen diren ikertu eta zabaltzea da, bai kontsumorako, etxaldeetan, hiltegietan, hazkuntza-zentroetan, ikuskizunetan edo beste edozein esparruetan. Honetaz gain, animaliak askatu eta zaintzen dituzten aterpe eta santutegiak ere dokumentatu ditu.

Creador audiovisual Linas Korta

Linas Korta ikus-entzunezko sortzailea

Linas Kortaren bidaia duela hamarkada bat hasi zen hainbat erakundetako militante gisa. Bertan identifikatu zuen irudien indarra eta ikus-entzunezko komunikazioan zuen prestakuntzaren baliagarritasuna Animalien Askapenaren aldeko borroka-tresna gisa.

Euskal Herriko eta Europako hainbat erakunderekin lankidetza estuan, Linas Kortak modu aktiboan lagundu du animalien erabilera, krudeltasuna eta abusuak salatzen eta komunikabideek gai honetan arreta pizten.

Hamar urte hauetan Linas Kortak animalien egoera grabatu, dokumentatu, kamera ezkutuarekin monitorizatu, editatu, postproduzitu eta ikus-entzunezko proiektu ezberdinak zuzendu ditu, bai kanpainetarako eta baita informazio zabalpen moduan, betiere gizakiz besteko animalien defentsan zentratuta eta haien askapenaren alde lan egiteko helburuarekin.

Ikus hemen lan guztia.